IÑAKI BILBAO

MARGOLARIA

  • HERRIA: Barakaldo
  • KONTAKTUA: ibilbaopintor@gmail.com

11 urte zituenetik margolaritzan dihardu buru belarri, inguratzen duen horretan eta gertatzen zaizkion gauzetan aurkitzen du inspirazioa. Bere obrak, bakardadea islatzen du modu ia obsesiboan. bilaketa kontziente baten ondorio. Emozioz kargatutako errealismo malenkoniatsu batekin, ikusleak ikusten ari dena gogoratu eta antzeman dezake bere olio-pinturetan

Marrazketa irakaslea hainbat urtez Barakaldoko III Institutuan. 1992an Arte Ederretako Fakultatean klaseak ematen hasi zen. 1996an, doktoretza lortu eta bi urtetara, EHUko Pintura saileko irakasle titular postua lortu zuen eta bertan jarraitzen du egun, irakasle lana margolari lanarekin uztartzen.

Euskal Herriko eta Espainiako toki askotan ikusgai jarri ditu bere lanak, baina Utrechen (Holanda) eta Bradforden (Erresuma Batua) ere.