JAVIER SANTURTUN

ESKULTOREA

  • HERRIA: Barakaldo
  • WEB

Barakaldon 1956an jaioa. Arte Ederretan lizentziatua 1985ean Euskal Herriko Unibertsitatean, 1976a baino lehenagotik margolaritzan murgilduta nabil baina urte hori izan zen lehen erakusketa egin nuen urtea. Gaztelueta ikastetxeko Ikus-Arteen sailean aritu nintzen lanean 1979tik 1999ra bitartean, arte heziketa nire sormen proiektuekin uztartuz.

Arte erakusketak egin ditut aldian-aldian, gaur egun arte eten gabeko lan artistikoa erakutsiz. Bestalde, Eskultura publikoko proiektuak, hiri-muralak eta barruko espazioetan esku-hartzeak ere egin izan ditut. Arte sakratuaren alorrean hainbat lan burutu ditut.

Honez gain, pintura, eskultura, hiriko arte eta eskultura publikoko lehiaketa desberdinetan hainbat sari eta aipamen jaso izan ditut .

Azkenik, ezohiko erakusketa-espazio ezberdinen sorrera burutu dut eta hiri-birsorkuntza proiektuak diseinatu eta aurrera eraman ditut artista desberdinen esku-hartze eta boluntarioen parte-hartzearekin.