JON FERLOP

KOMIKIEN MARRAZKILARIA

  • HERRIA: Barakaldo
  • KONTAKTUA: defectuos@blogspot.com

53 urte eta piku… Arte Ederretan lizentziatua, Diseinu Grafikoan espezializatua EHUn. Animazio, Ilustrazio eta Komiki arloetan garatu du bere lanbidea. Bartzelonako, Bilbaoko, Luxenburgoko eta Mexiko D.F:ko estudio desberdinentzat lan egin du marrazkilari autonomo bezala . Sail eta esparru desberdinetatik pasatu da, hala nola, Gidoia, Pertsonaien Diseinua, Storyboard, Diseinua, Posing, animazio tradizionala edo Kolorea, bai telesailetarako, bai film luzeetarako. 3D bideo-jokoetarako inguruneak eta pertsonaiak diseinatu ditu.

2008an, Gabriela Martínez Garzarekin batera, “articula2” estudioa sortu zuen eta bertan diseinu eta animazio zinema proiektuak garatzen dituzte eta honetaz aparte, tailerrak ere ematen dituzte.