JUAN CREGO

BIDEO SORTZAILEA

  • HERRIA: Barakaldo

1994an Arte Ederretan Doktore titulua lortu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan egiten dut lan egun. Hainbat ikerketa proiektu zuzendu eta hainbat artikulu argitaratu ditut. Nire jarduera artistiko nagusia autore bideoak egitearena da, eta horietako batzuk nazioko eta nazioarteko erakusketa, hautapen edo argitalpen garrantzitsuetan erakutsi dira. Erakusketa jarduera zabala ere garatu dut, normalean ikus-entzunezko instalazioak izan dira. Poesia bisualeko lanak egiten ditut eta argitalpen esperimentaletan eta mail-art proiektu desberdinetan elkarlanean aritu naiz. Azkenaldian hainbat konpositore eta musika-interpreterekin lanean ibili naiz errealizazio bideografikoak eginez.